Bertako gastronomia bultzatzeko eta XII. Sagar Uzta jaiari bertako sagarrekin eginiko sukaldaritzako eskeintza gehitzeko helburuarekin, Astigarragako hostalariek sagarrekin eta sagarren eratorriekin egindako pintxo-potea eskainiko diete bisitariei.
Hirugarren urtez, Astigarragako hostalariek Sagar Uzta jaiaren ospakizunarekin bat egingo dute bertako sagar eta sagarren eratorrietan oinarrituriko sukaldaritzako eskaintza bereziarekin.
Modu honetan, Ikatza, Bukoi, The Robin, Sagartxo, Irati, Kupela, Txotx, Ibai-Lur, Txiki, Ekaitz eta Pastoriza tabernek irailaren 27an pintxo-potea eskainiko dute 19:00etatik-21:00etara bitartean, eta sagarraren eta sagarraren eratorrietan oinarritutako pintxo originalak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Pintxo-pote berezi honetaz gain, taberna hauetan aurreko urteetako Sagar Uzta Argazki Rallyetako argazki bilduma irabazleak ikusgai izango dira.