Bixi-Bixi Kultur Elkarteak Nafarroako Erreinuaren garaipenaren inguruan jarduera ezberdinak antolatu ditu asteburu honetarako eta jarduera nagusia larunbat honetan, maiatzak 19n, Pasai Donibanen ospatuko den sagardoaren azoka izango da.
Bixi-Bixi Elkarteko kideek azaldu zuten moduan, larunbatean Donibanek 500 urte atzera egingo du, hain zuzen Gaztelako soldaduek Nafarroako Erreinua bereganatu zuten 1512. urterarte.
Arratsaldeko 18.00etan sagardoaren azokari hasiera emango zaio eta Rezola, Petritegi, Gartziategi, Bereziartua, Lizeaga eta Egi-Luze sagardotegietako upelak irekiko dira. Honetaz gain, kirikoketa erakustaldia izango da eta Ixkiro, Itsasmendi, Uxoa, Bixi-Bixi, Yola eta San Juan Arraun Elkartearen arteko lehiaketa gastronomikoari hasiera emango zaio. Eraberean, Dangiliske dantza taldeak eskeinitako dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa.