Herriko elkarteek antolatzen duten Errenteriako Sagardo Egunaren 24. edizioa larunbat honetan ospatuko da, maiatzaren 5ean, pasa den larunbatean (apirilak 28) bertan behera geratu baiten ospakizuna eguraldi txarra zela eta.  

2012ko sagardoaren festak 59 sagardotegi bilduko ditu aurtengo edizioan eta pasa den larunbaterako aurreikusita zegoen egitaraua mantenduko du.

Goizean, 11:30etatik aurrera Gorenak markako sagardorik ezagunenak dastatzeko aukera izango da eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardogileen txanda izango da Gamoon Alamedan.

Edalontziaren prezioa 6€ dira eta zapia, pintxoa eta zozketa baterako txartela barne-hartzen ditu.

Iturria: El Diario Vasco