Ordiziako Sagardo Eguna izango da irailaren 8an, larunbata, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara, Feri Plazan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.
Sagardo Eguna Euskal Jaien egitarauaren barruan antolatzen da eta Gipuzkoako 11 sagardotegitako sagardoa izango da bertan: Aburuza, Akarregi, Astarbe, Satxota, Oiharte, Iparragirre, Lizeaga, Petritegi, Urbitarte, Urdaira eta Zalbide.