Sagardo Eguna OiartzunIntxixu AEK euskaltegiak antolturik, maiatzaren 31ean (larunbata) Oiartzungo XXV. Sagardo Eguna ospatuko da Oiartzungo Doneztebe plazan eta Donibane kalean.

Egitaraua:

17:30etan: Oiartzun Irratiko kideak zuzeneko saioa egingo dute Doneztebe plazan bertan. Ordu berean, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira Euskal Herria plazan.

17:55etan: Hasiko da jaia Doneztebe plazan. Urtero bezala herriko talde bat gonbidatu dute txotx egitera. Postuak plazan eta San Juan kalean jarriko dituzte. Beraz, herritarrek eta bisitariek sagardo ugari dastatzeko aukera izango dute. Bestalde, pintxoak jateko aukera ere izango da. Edalontzia eta pintxo bat 4,5 eurotan erosi ahal izango dira.