Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek antolatuta, maiatzaren 28, Oiartzungo XXII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) ospatu zen.
Doneztebe plazan eta Donibane kalean jarritako sagardo postuetan sagardo ugari dastatzeko aukera izan zen. Helduentzako eskaintzaz gain, haur eta gazteek ere egunaz gozatzeko aukera izan zuten.
Euskal Herria plazan, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izan ziren eta baita txokolate goxoa ere. Gazteek berriz, Elorsoro kiroldegiaren atzeko parkingean Oiartzungo I. Grafiti topaketa egin zuten. Bertan, gazte guztien artean mural bat egin zuten Andoni Odriozola margolari oiartzuarra eta grafitilari profesional baten laguntzaz.