Nazioarteko Museoen Eguna ospatzeko helburuz, egitarau berezia antolatu dute Sagardoetxean eta datorren Maiatzaren 20an “Musika sagastian” izeneko musika emanaldia eskainiko dute bisitari guztientzat.

Egun horretan museora bertaratzen direnek, loretan dagoen museoko sagastian musika emanaldi batetaz gozatzeko aukera izango dute eguerdiko 13:00etan. Musika emanaldia, Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako abesbatzak eta biolin ikasleek eskainiko dute.

Honekin batera, dohako bisita gidatuak izango dira goizean (euskaraz eta gaztelaniaz) eta musika emanaldiaren ostean, sagardo eta pintxo dastaketa izango da.

Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com