MayoSagardoetxea, euskal sagardoaren museoa, sagardotegira joan aurretik sagardoaren kulturan barneratzeko eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko toki ezin-hobea da.

Museoko bisitaldia eta sagardotegiko bazkaria uztartzen dituen esperientzia honek, sagardoaren elaborazio prozesu osoa ezagutzeko, edari aintzindari honen historia eta jatorria ezagutzeko eta sagardoaren dastaketarekin loturiko sekretu guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen digu, jardunaldia sagardotegi tradizional batean amaituaz.

Jarduerak:
– Sagardoetxea, euskal sagardoaren museorako bisita eta sagardo, muztio eta likore dastaketa.
– Kizki bidezko sagar bilketa.
– Bazkaria/afaria sagardotegi batean.

Esperientziaren inguruko informazioa
– Iraupena: 3 ordu
– Hizkuntzak: Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa (aurrez erreserba egitea beharrezkoa da)
– Prezioa: 32,50€ (Sagardoetxeako bisita + Bazkaria/afaria sagardotegian); 37€ (Sagardoetxeako bisita + Bazkaria/afaria sagardotegian + Oparia)