Olatu Talka 084“Markesaren alaba eta Luixen istorioa” jardunaldia ospatuko da maiatzaren 30an 12:30etan Sagardoetxean. Bertan, Astigarragako Murgiatarren Jauregiko Markesaren familiako eta Santiagomendiko baserri bateko familia bateko istorio bat irudikatuko da antzerkia, musika eta dantzaren bitartez.

Jarduera honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.