Musika SagastianMaiatzaren 24ean, Dasti Sagardoetxean” emanaldia ospatuko da 12:30etan Sagardoetxean Donostia 2016ko Olatu Talka ekimenaren barruan.

Jarduera honek, antzerkia, musika eta dantza uztartuko ditu sagastian eta Norberto Almandoz Musika Taldea, Astigar Dantza Taldea eta Astigarragako Antzerki Eskolako haurren partaidetza izango du.

Jarduera hau, iaz Norberto Almandoz Musika Eskolako haurrekin ospatutako “Musika sagastian” ekimenaren jarraipena da eta bide batez, Donostia 2016ko Olatu Talka ekimenerako antolaturiko jarduerekin bat egin nahi du.