Datorren Maiatzaren 18an XXXIII. Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoak eta Memoria” gaitzat hartuta eta Sagardoetxea Museotik “Oroimenaren zuhaitza” jarduera berezia antolatu da bisitari guztientzat.
Egun horretan museora bertaratzen direnek, sagardoaren elaborazio prozesu guztia ezagutzeko aukera izango dute urtaroko laborategiaren bitartez. Honela, urte sasoi bakoitzean garatu beharreko lanak (udaberria, udara, udazkena eta negua) ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Bisitaren amaieran, bisitari bakoitzak bisita hoberen identifikatzen duen eta bere memorian gordeko duen hitza hosto batean idatziko du eta bisitari guztien artean eginiko ekarpenekin, Sagardoetxeako “Oroimenaren zuhaitza” sortuko dugu.
Bisitak egun osoan zehar izango dira, sagardo dastaketa egongo da eta museorako sarrera doakoa izango da.
Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com