Dastiren Astea SagardoetxeanDastiren Astea ospatuko da maiatzaren 18-24a bitartean Sagardoetxean honako jarduerekin: “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki erakusketa, Museoen Nazioarteko Eguna “Dasti ipuinkontalaria” jarduerarekin eta Olatu Talka “Dasti Sagardoetxean” emanaldiarekin.

Maiatzak 18-24, museoko ordutegian: “SAGASTIAK LORETAN ETA ARDIAK LARRETAN” ARGAZKI ERAKUSKETA

Sagastiak loretan eta ardiak larretan” Facebook-eko argazki lehiaketako argazkien erakusketa Sagardoetxean. Bertan, Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetara bidalitako argazkiak erakutsiko dira..

2014/05/18: MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA: “DASTI IPUINKONTALARIA”

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna Sagardoetxean “Dasti ipuinkontalaria” jarduerarekin. Egun osoan zehar bisitak izango dira eta museorako sarrera doakoa izango da..

2014/05/24, 12:30etan: “OLATU TALKA”: “DASTI SAGARDOETXEAN”

Donostia 2016ko Olatu Talka ekimenaren ospakizuna Sagardoetxean “Dasti Sagardoetxean” emanaldiarekin. Jarduera honek, antzerkia, musika eta dantza uztartuko ditu sagastian eta Norberto Almandoz Musika Taldea, Astigar Dantza Taldea eta Astigarragako Antzerki Eskolako haurren partaidetza izango du.