Maiatzaren 28an “Luis eta Eugeniaren bikiak” ikuskizuna eskainiko da Sagardoetxeako sagastian 17:30etan. Bertan, Astigarragako Murgiatarren Jauregiko Markesaren familia eta Santiagomendiko baserri bateko familia baten arteko istorioa irudikatuko da antzerkia, musika eta dantzaren bitartez.
Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute, besteak beste Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.