Behemendi Elkarteak eta Donostiako Udalak antolatuta, lehendabiziko “Txotx Eguna” ospatuko da larunbat honetan Donostiako Boulevard-ean. Azokan 15 postu izango dira eta karpan dohako sagardo dastaketak eskainiko dira.
Azoka 9.30etatik 14.00etara izango da. Berrikuntza nagusietako bat sagardo dastaketa gidatuak izango dira. 11:00etatik aurrera eta ordu erdiro, 15 edo 20 laguneko taldeak osatuko dira eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Guillermo Castaños enologoak gidatuko ditu, bertaratuei zuku ezberdinak bereizten irakatsiko dielarik.
Bestalde, azokan sagardotegiko ohiko menua osatzen duten produktu ezberdinak erosteko aukera izango da, besteak beste, gazta ezberdinak, Gipuzkoako sagar dultzea, Nafarroako eztia, patea eta ahataren eratorriak, kontserbak eta Ibarrako piperrak.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa.