ErakusketaSagardoaren Lurraldeak La Caixak babesturiko VI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalaren sari banaketa eta lehiaketara aurkeztutako argazkien proiekzioa egingo du Sagardoetxea Museoan urriaren 18an arratsaldeko 19:00etan.

Eraberean, argazki erakusketari hasiera emango zaio. Erakusketa hau urriaren 18tik azaroaren 3ra bitartean ikusgai egongo da Astigarragako Kultur Etxean eta bertan, saritutako argazki guztiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.

Aurtengo edizioan honakoak izan dira irabazleak:

Bildumarik onena: Carlos de Cos (Soraluze). La Caixak babesturiko 200€-tako saria.
Bigarren sailkatua: Isidro Rodriguez (Astigarraga). La Caixak babesturiko 150€-tako saria.
Astigarragako bildumarik onena: Eduaro Perez del Olmo (Astigarraga). La Caixak babesturiko 150€-tako saria.

Zorionak denei!