Kukuaren KupelaMartxoaren 21ean Azkaineko Txopinondo sagarnotegiak, “Kukuaren kupela” ospatuko du 9. kupelaren inguruan, Azkaine-Sara inguruko ohitura zaharra berreskuratzen duen ekitaldia.

Baserri bakoitzak kukuak lehen aldiz abesten zuen arte kupel bat ukitu gabe mantentzen zuen. Udaberri hasierari zegokion garaiak, kukua martxoaren 15 eta 25 bitartean hasten baita kantatzen. Garai bateko esaera zaharrak hala baieztatzen du: “Martxoko ama birjinetan, kukua erromako zubian kantari“.

Gadje voyageurs 64” taldeak kukuaren kupelaren txotx irekiera alaituko du. Prezioa pertsonako: 33€.

Informazioa eta erreserbak: Telf.: 0033559546234 / txopinondo@wanadoo.fr