Arratsalde honetan Astigarragako Kizkia Taldeak Gure Izarran antolaturiko XIII. Sagardo Lehiaketa honetako bigarren proba ospatuko da. Finalera 6 sagardotegi pasako dira eta irailaren 19an osptuko da, Gure Izarra elkartean.
Aurreko urteetan bezala, eskualdeko hogei sagardotegitako sagardoa dastatuko da. Hain zuzen ere, Astigarragako Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Gurutzeta, Oiarbide, Larrarte, Irigoien eta Artola sagardotegietakoa; Hernaniko Itxasburu eta Otsuenea sagardotegietakoa; Adunako Zabala eta Aburuza sagardotegietakoa; Usurbilgo Urdairakoa eta Oiartzungo Baleio eta Ordozelaikoa.
Iturria: El Diario Vasco.