1Beste urte bat gehiagoz, Kizkia Taldeak XIV. Sagardo Lehiaketa antolatu du Astigarragako Gure Izarra Elkartean hogeibat sagardogileren parte-hartzearekin. Dastaketa 3 egunetan gauzatuko da eta hogei sagardotegi horien artean 6 aukeratuko dira finalerako. Hala, dastaketak irailaren 4, 11 eta 18an izango dira eta finala irailaren 25ean ospatuko da.

Lehendabiziko fase honetan parte-hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Astigarragako Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Larrarte, Irigoien eta Artola;  Hernaniko Itxasburu eta Oialume; Adunako Zabala; Usurbilgo Urdaira;  Oiartzungo Baleio eta Ordozelai; Urnietako Eula eta Oianume; Andoaingo Gaztañaga eta Mizpiradi; Albazisketako Zalbide; Ikaztegietako Begiristain eta Aiako Izeta eta Satxota.

Iturria: El Diario Vasco.