Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatuta, XII. Kirikoketa Besta ospatuko da urriaren 22an Arizkunen (Nafarroa).

Hona hemen egun horretarako aurreikusitako egitaraua:
11:00tik aurrera astoa eta gurdia sagarrez beterik, herriko kaleetatik barrena ibiliko dira, gibeletik Arrigorria Dantza taldekoak, Albokariak, Gaitariak, Xulubitariak eta Branlo Bearnesak lagunduta.
Bitartean, Gamioxarreko Dolaretxean Sagar Jotzen arituko dira ondoren estutzea eta kupelaratzea osatzeko.
14:30etan Zuku dastaketarako tartea izango da eta lanak amaitutakoan, euskal perkusioko beste aldaera bat bere testuinguruan ikusi eta entzuteko aukera izango da: Kirikoketa.
Ondoren, herrian barna Iruñerriko “Independantz” dantza taldekoen emanaldiak izango dira, “Kalakan” musika eta kanta talde Baigorritarraren emanaldiak eta Errotxapea eta Huarteko “Hutsun” taldeko txalapartarien joaldiak dolarean.
23:00:  Kontzertuen txanda da, besteen artean “Ovejas Negras” (Ska) taldea arituko da, ondoren, Erratzuko “Ufestuek” taldeak (Rock/Punk) “Faxismoaren Harra” disko berria aurkeztuko du eta bukatzeko “Piarres”, Baionatik etorri eta 80. hamarkadako musikak bertsionatuko ditu.