Julian Iantzi izan da txotx denboraldi berria ireki duena gaur goizean Astigarragako Sagardoetxean, sagardoaren museoan, burutu dugun 2011ko uztaren aurkezpenaren ekitaldian.

Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak uzta berriaren aurkezpenaren prentsa-aurrekoa zuzendu du Sagardoetxean, eta bertan, sagarraren ezaugarriak, sagardo berriaren berezitasunak eta 2012. urterako berrikuntzak aurkeztu dira. Aurtengo sagardoa, “afrutatua eta freskagarria” bezala aurkeztu da.

Bere aldetik, Sagardo Berriaren Eguneko Julian Iantzi protagonista oso pozikagertu da gonbidapenarekin eta “Sagardotegiak gure herriaren parte dira, kultura, hizkuntza, gastronomia, etb…bezala eta gure izaeraren parte dira” adierazi du. Prentsaurrekoa amaitu ostean, Sagardoatxeako sagastian sagarrondo berri bat landatu du eta ondoren, “Gure sagardo berria” oihu eginda, txotx denboraldi berriari hasiera eman dio Astigarragako Petritegi sagardotegian.