Hernaniko Sagardo Denboraldia igande eguerditik aurrera izango da ofizialki zabalik. Josune Bereziartu eskalatzaile haundia aukeratu du aurten Txotx Batzordeak aurreneko sagardo kolpea emateko. Eguerdiko 12:00etan egingo du txotx Bereziartuk, hernaniar asko testigu dituela. Ondoren, nahi duen guztiak izango du kupeletara gerturatu, eta sagardo berria probatzeko aukera.
Trikitilariak, txalapartariak, eta Mugerza aizkolaria eta Perurena harri jasotzailea izango dira beste protagonistak.
Iturria: Hernaniko Kronika.
Ikusi albiste osoa: “Josune Bereziartuk irekita hasiko da igandean Hernaniko txotx denboraldia“.