Josu Tebar (bildumarik onena) eta Jose Angel Amuchastegui (bigarren sailkatua) donostiarrak izan dira irailaren 27-30ean Astigarragan ospatutako XI Sagar Uzta Argazki Rallyko irabazleak.

Urriaren 19an, ostirala, XI. Sagar Uzta Argazki Rallyko sari banaketa ospatu zen Sagardoetxean 19:00etan eta sarituek beren sariak jaso zituzten Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidenta den Zorione Etxezarragaren eskutik. Aurtengo edizioan banatutako sariak, 2 lagunentzako esperientziak (“Museoa eta sagardotegia” eta “Sagardoa eta itsasoa“) eta produktu gastronomikoen loteak (sagardoa, sagar muztioa, ozpina, gazta, sagar dultzea eta sagarrak) izan dira.

Eraberean, XI. Sagar Uzta Argazki Rallyko argazki erakusketari hasiera eman zitzaion eta urriaren 31 bitartean ikusgai izango da Astigarragako Kultur Etxean. Erakusketa honetan, sarituak izan diren argazki guztiak eta parte-hartzaile bakoitzaren argazki bat ikusgai daude.

Bestalde, Sagardoaren Lurraldeako Instagrameko kontuan lehiaketa bat martxan jarriko da eta atsegite gehien jasotzen dituen argazkiak, publikoaren saria jasoko du.