Musik and txotxJohn Berkhout eta Capsula taldeak arituko dira urtarrilaren 4an, arratsaldeko 20:30etan, Astigarragako Petritegi sagardotegian ospatuko den “Petritegi Musik & Txotx” jaialdian. Bi taldeon emanaldiaz gain, Eusko Labeldun produktuz osatutako eta txotxeko sagardoz bustitako afaria izango da.

Sarrerak eta afarirako txartelak salgai daude jada, 25€-ren truke (kontzertua + afaria), eta, 30€ ordainduta, autobusa ere izango da Donostiako Artzain Onaren katedraletik abiatuta 20:00etan, eta 00:15 aldera itzuliko da leku berera.

Oiartzungo John Berkhoutek taldearen izen bereko estreinako diskoko doinuak aurkeztuko ditu Astigarragan zuzenean, eta jatorria Argentinan duen baina Bilbon bizi den Capsula taldeak, berriz, Dreaming Of The Rise And Fall Of Ziggy Stardust And The Spiders From Mars diskoko kantuak joko ditu zuzenean, baita euren ibilbideko beste hainbat abesti ere.

Informazio gehiago: www.petritegi.com

Iturria: www.eitb.com