Santa Ana” egunean, Uztailaren 26an, Astigarraga eta inguruko herrietako sagardogileek beraien sagardoak eskeiniko zituzten herriko plazan.

Atzo Astigarragako XXXVI. Sagardo Eguna ospatu zen, Euskal Herriko sagardo egunik zaharrena dena. Eguraldiak askorik lagundu ez arren, jende ugari gerturatu zen Astigarraga eta inguruko herrietako sagardogileen sagardoa dastatzera.

Dastaketa herrikoi honetaz gain, bertsolariak, idi dema eta herri kirol probak ikusgai izan ziren.