Urriko asteburuetan, “Hip Hip Urri!” proiektuan parte-hartuko du Sagardoetxea Museoak familientzako programa berezi batekin: “Izan sagardogile egun batez!.
Jarduera honetan parte-hartzen duten familiek sagardogileek udazkenean egiten duten lana ezagutuko dute eta sagar muztioaren elaborazio tailerrean parte-hartuko dute: sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin jo, prentsatu eta egindako muztioa dastatu.
Hemen jardueraren egunak eta ordutegiak:
Urriak 1-2, 8-9, 15-16, 22-23 eta 29-30:
– Larunbatetan: 11:00 / 12:00 / 13:00 / 16:30 / 17:30 / 18:30 /
– Igandetan: 11:00 / 12:00 / 13:00
Tarifak:
– Helduak: 4€ pertsonako.
– Haurrak: dohain.
Oharrak:
– Jarduera honetan parte-hartzeko, derrigorrezkoa da aurrez erreserba egitea: Telf.: 943550575 / E-maila: info@sagardoetxea.com
– Jarduera bi hizkuntzetan egingo da (euskeraz eta gaztelaniaz).