Urriaren 14an arratsaldeko 19:00etan IV. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalaren sari banaketa eta lehiaketara aurkeztutako argazkien proiekzioa egingo da Astigarragako Udaletxeko Pleno Aretoan.

Eraberean, argazki erakusketari hasiera emango zaio. Erakusketa hau Urriaren 14tik 28ra bitartean ikusgai egongo da Astigarragako Kultur Etxean eta bertan, saritutako argazki guztiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.

Aurtengo edizioan honakoak izan dira irabazleak:

– 1. saria: Eduardo Perez del Olmo (Astigarraga)

– 2. saria: Carlos de Cos (Soraluze)

– 3. saria: Naiara Subiza (Astigarraga)

Zorionak guztioi!

Antolatzailea: Sagardoetxea Museoa.