Herna sagar martxa 1.JPGAzken hiru urteetan egin bezala, IV. Sagar Martxa antolatu du Udalak, Mendiz Mendi elkartearen laguntzarekin. Apirilaren 14an izango da eta ohi bezala, Hernaniko sagardotegietatik ibilaldia egingo dute. Sagardotegi guztiak pasako dituzte, Alberro eta Larre-Gain izan ezik. Denera, 10 sagardotegi, hain zuzen.

9,5 km, denera
Plazatik goizeko 09:30etan abiatuko dira eta Karabeletik Martindegirako bidea hartuko dute, eta handik Osiñaga aldera: Akarregi, Rufino, Ze­laia, Goiko Lastaola, Elo­rrabi, Iparragirre… sagardotegiak bi­sitatuko dituzte. 9,5km ibilaldia izango da, 2 ordu eta erdi inguruan egitekoa.