Maiatzeko aisialdiko eta kultur agenda kalean gozatzeko jarduerez beteta dator eta horietako bat datorren larunbatean, maiatzak 12, Urdanibia plazan ospatuko dena izango da. Bertan, Irungo XVII. Sagardo Eguna ospatuko da Taupadak ONG-ak antolatuta.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Urdanibia plaza jaigiroaren erdigunea izango da, aurten 22 sagardotegi bilduko dituelarik. Parte hartuko duten sagardotegiek 4.000 sagardo botila eskainiko dituzte dastatzeko aurtengoan berrikuntzez beteta datorren ospakizun honetan.
Iturria: El Diario Vasco.
Ikusi albiste osoa: “El Sagardo Eguna reunirá el sábado en Urdanibia a 22 sidrerías y 12 sociedades“.