XIX. Irungo Sagardo Eguna larunbat honetan ospatuko da, maiatzak 10, Santiago kaleko Euskal Jai frontoian, eta bertan, 4.000 sagardo botila eskainiko zaizkio gerturatzen den jendeari.
Sagardo Eguna 17.30etan hasiko da eta larunbat arratsalde osoan zehar hogeibat sagardotegietako sagardoa eta elkarte gastronomiko kolaboratzaileek prestatutako 3.000 pintxo dastatzeko aukera izango da.
Iturria: El Diario Vasco