MONTAJE-1 (Copy)XV. Sagar Uzta 2015-erako antolaturiko jardueren barruan, aurten “II. Sagardobide Erronka” ospatuko da, Santiagomendin zeharko errelebo proba. Aurten 11 taldek parte-hartuko dute proba honetan: Alorrenea sagardotegiak, Astarbe sagardotegiak, Bereziartua sagardotegiak, Gurutzeta sagardotegiak, Ipintza sagardotegiak, Kaxkarre landa-etxeak, Lizeaga sagardotegiak, Petritegi sagardotegiak, Rezola sagardotegiak, Zapiain sagardotegiak eta Zelaia sagardotegiak.

Talde bakoitza 2 neska eta 2 mutilez osatua egongo da eta erreleboen ordena honakoa izango da:
– 1. itzulia: mutilak bizikletan.
– 2. itzulia: neskak korrika.
– 3. itzulia: neskak bizikletan.
– 4. itzulia: mutilak korrika helmugara iritsiera.

Data: irailak 26 (larunbata).
Ordua: 11:00etan.
Irteera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iritsiera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iraupena: 02:30 ordu inguru.
Ibilbidearen mapa jeitsi