7295907Irailaren 20an Kizki Eguna ospatuko da Oreretan, sagardoarekin eta sagardogintzarekin harremana duen jarduera, Gamon Zumardian, 11:30etik 14:00etara. Jarduera horren barruan bi ekitaldi egingo dira, bata herrien arteko kizki desafioari lotua, bestea Guinnes errekorrarekin harremana duena: sagar forma duen gune batean 500 pertsona sarrarazi nahi dituzte kizki batekin; Hernaniren 436ko marka hautsiko litzateke horrela, Guinnes errekorren liburuan sartuz Errenteria-Orereta.

Kizki Erronkak irailak bereziki duen sagarren jasotzearekin harreman zuzena du. 2009an egin zen lehenengoz, eta inguruan sagardogintzarekin harremana duten herriek parte hartu, eta urtero-urtero egun berezia antolatzen dute: Astigarraga (bertan du jatorria egunak), Oiartzun, Goizueta, Hernani. Donostia, Usurbil eta Errenteria-Orereta dira herri horiek.