III. Sagardo Apurua ospatuko da abenduaren 4tik 8ra Donostiako Boulevarden. Garai bateko sagardotegi/baserri bat da apurua eta bertan ekintza ezberdinak egongo dira. Abenduaren 4ean inaugurazioa egingo da Urumeatik sagardoa jaitsiz eta baserrira idi pareakin eramanez. Inaugurazio ekitaldia ofiziala 13.00etan Boulevardeko sagardotegi/baserrian.

Egitaraua:

Igandea, abenduak 4
09:00: Urumea, Sagardoaren Ibaia
11:00: SAGARDO BERRIAREN IRITSIERA ETA DESKARGA Urumea ibaitik! (Frantzia pasealekua, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean)
13:00: Inaugurazio ekitaldia
17:00: Txerri Erretzea Burduntzin

Astelehena, abenduak 5
11:00: Sagardo Apurua I. Pintxo Txapelketa
12:00: Pintxo Dastaketa Herrikoia
18:00: Sagardo Kata Maridajea
19:00: Bertso Saioa

Asteartea, abenduak 6
11:00: Herri Kirolen Eguna
12:00: Herri Kirol Desafio Herrikoia
12:00: Hernaniko Dultzaineroak
17:00: La Perla: Sagardoa eta Itsasoa Zirkuitoa
18:00: Sagardo Kata Maridajea

Asteazkena, abenduak 7
11:00: Euskal Sagardoa eta San Juan Baleontzia
12:00 Albaola Txikientzat
17:00: Gipuzkoako Cocktail Lehiaketa

Osteguna, abenduak 8
11:00: Euskal Herriko Sagardoen Topaketa
12:00: 2016 SAGARDO BERRIAren aurkezpena
13:00: Euskal Herriko Sagardoen Dastatzea
18:30: Erromeria Estanga anai-arrebekin