Ekainaren 8an, larunbata, Bilboko Arenaleko Tingladuan, II. Eusko Label Sagardo Eguna ospatuko da, Eusko Label 2012 uzta aurkezteko helburuarekin. Sagardotegiek eta sagardogile eta baserritarrek kalitatezko produktua lortzeko eginiko lana balorean jarriko da bertan eta sektorearen defentsan, bertako sagarra bultzatu.
Ekitaldiaren hasiera ofíciala 11:30etan izango da eta ordu honetatik aurrera Arenaleko Tingladura hurbiltzen diren guztiek Sagardo Egunean parte hartuko duten 18 sagardotegien sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Bilbon dastatzera emango den sagardo guztia %100 Euskadiko sagarrarekin eginikoa izango da, hau da, dastatzeko botila guztiak Eusko Label zigilua dutenak izango dira.
Irekiera ekitaldian, beste batzuen artean, bertsolariek eta Polunpak talde kulturalak parte hartuko dute. Bertsoak 2012ko uztari dedikatuko zaizkio eta Polunpak talde kulturalak, kirikoketa bat egingo du, sagardoaren elaborazioari oso lotuta.
Sagardoa laguntzeko, beste Eusko Label produktu batzuen dastatzea ere egongo da. Sagardoa dastatzeko edalontziaren prezioa 3 eurokoa izango da. Edalontzi honekin, sagardotegi guztien sagardoa dastatu ahal izango da beren postuetan.
Iturria: Euskadiko Sagardogileen Federazioa.