Sagardobide erronka kartelaXIV. Sagar Uzta 2014-rako antolaturiko jardueren barruan, aurten “I. Sagardobide Erronka” ospatuko da, Santiagomendin zeharko sagardotegien arteko errelebo proba. Proba honetan parte hartuko duten sagardotegiak hauek dira: Alorrenea, Astarbe, Gurutzeta, Petritegi, Zapiain eta Zelaia.

Talde bakoitza 2 neska eta 2 mutilez osatua egongo da eta erreleboen ordena honakoa izango da:
– 1. itzulia: mutilak bizikletan.
– 2. itzulia: neskak korrika.
– 3. itzulia: neskak bizikletan.
– 4. itzulia: mutilak korrika helmugara iritsiera.

Data: irailak 28.
Ordua: 09:00etan.
Irteera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iritsiera puntua: Foru Plaza (Astigarraga)
Iraupena: 02:30 ordu inguru.