
Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, gaur bertan aurkeztu du Eusko Label bereizgarriak bermaturiko kalitatezko produktu berri hau Usurbilgo Saizar sagardotegian ospatu den ekitaldian, bertan, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea ere izan delarik.
Ekitaldira sagardogile ugari gerturatu dira eta bertan Kalitatea Fundazioko Zuzendaria den Amaia Luquin ere izan da, baita Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagardo Elkarteetako Lehendakariak ere.