Datorren igandean, martxoko hirugarren igandeko ohiturarekin jarraituaz, Tolare Hernaniko Sagardoaren Kofradiaren XVII. edizioa ospatuko da eta bertan, ohorezko kofrade berriak izendatuko dira. Aurtengoan, ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioak gauzatzen duen lana baloratuko da.

Modu honetara, izendapen hau jasoko duten pertsonak honakoak izango dira: Julian Iantzi, saioaren aurkezlea; Juanito Oiarzabal alpinista; Jose Luis Korta arraunlari eta traineren patroia; eta Julen Madina El Conquis saioko aurkezlea. Ohorezko kofrade berriek, eskua kupelaren gainen jarrita sagarrarekin ekoizturiko edari hau defendatuko dutela zin egin beharko dute .

Aurten Julian Iantzi sagardo munduko protagonista izaten ari da, bera izan baitzen Astigarragan sagardo denboraldi berriari hasiera eman ziona.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa.