Azaroaren 23, 24 eta 25an ospatuko diren eta mundu osotik etorritako adituek parte-hartuko duten sagardoari buruzko II. Sagardo Forum jardunaldiak aurkeztu dira gaur goizean Orona Ideon Hernani (Gipuzkoa).

Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea), Zorione Etxezarraga (Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakaria), Alaitz Aizpurua (Usurbilgo udaleko zinegotzia), Egoitz Zapian (Zapiain sagardotegia), Maite Cruzado (Aldundiko Turismo Zuzendaria) eta Harkaitz Millan-ek (Basquetour-eko Zuzendaria) sagardoari buruzko II. Sagardo Forum jardunaldiak aurkeztu dituzte.

Hiru egun horietan Hernani munduko sagardoaren hiriburu bilakatuko da eta nazioko nahiz nazioarteko 21 adituren parte-hartzea izango duten II. Sagardo Forum-eko egitaraua aurkeztu da. Eraberean, azaroaren 25ean ospatuko den I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketak izan duen arrakasta azpimarratu da, izan ere dagoeneko Alemania, Australia, Espainia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Errrusia, Suedia, Suitza, Herbeherak, Polonia eta Portugal bezalako 11 herrialdetako 130 sagardo ezberdin baitaude izena emanda.

Sagardo Forum sagardoaren sektorearen bilgune bilakatuko da eta Sagardoaren Lurraldea nazioartera zabaltzeko bidea emango du, baita Euskadi Basque Country eta San Sebastian Region-eko eskaintza turistikoa nahiz gastronomikoa ezagutara emateko ere.

Sagardo Forum-eko jardunaldietarako izen-ematea, www.sagardoforum.eus orrialdean dagoen formulazio bidez egin daiteke: Jardunaldietan izena-eman

—-

Prentsa euskarriak eskuratu (prentsa dossierrak, argazkiak eta dokumentuak)