Hernaniko Euskal Jaien egitarauaren barruan, irailaren 16an IV Sagar Biltze Herrikoia Kizkiarekin ospatuko da Tolare Sagardo Kofradiak antolatuta.
Ekimen honen helburua sagarra eta sagardoarekin erlazionaturiko aspektu soziokulturalak sustatzea da eta horretarako, 500 kizki lagun bildu nahi dira aldi berean sagarrak kizkiarekin biltzen.
Lehendabiziko aldiz ospatuko da jarduera hau Hernanin, baina ez da ekitaldi hau ospatzen den lehenengo aldia. Kizki bidezko sagar bilketa hau 2009. urtean hasi zen Astigarragan Sagar Uzta egunean Goldea Elkarteak antolatuta eta bertan, 311 kizki lagun elkartzea lortu zen.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa.