Astigarragako Petritegi sagardotegiak 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzako tailerrak antolatu ditu. Tailer hauetan “txikiek” jolastuz, natura landuz eta material desberdinak erabiliz,  hobeto ezagutuko dute gure sagardoaren eta sagardogintzaren mundua, era didaktiko eta dibertigarrian.

Tailerrak igande hauetan egingo dira:
– Urriak 21 eta 28;
– Azaroak 4, 18 eta 25;
– Abenduak 2, 9, eta 16;

Tailer hauek, haurrentzako menu desberdinak dituzte adinaren arabera:
– 2 urtetatik 4ra: frijituak (kroketa eta kalamarrak) eta izozkia (esnegain sandwitxa). Edaria: sagar zukua eta ura 5€
– 5 urtetatik 10ra: frijituak (kroketa eta kalamarrak) txuleta eta izozkia (esnegain sandwitxa). Edaria: sagar zukua eta ura 10€
– 11 urtetatik 14ra: frijituak, arrautzopila (bakailao edo urdaiazpiko), txuleta eta postrea. Edaria: sagar zukua eta ura  19€

4 tailer ezberdin izango dira:
1) Zuhaitza, lorea eta hostoa.
2) Sagar bilketa eta saskia.
3) Baserria eta tresnak.
4) Sagardoa, upela, botila eta kortxoa.

Tailer hauen iraupena ordu 1 eta ½  izango da. 4 urtetik beherakoek heldu baten laguntza  beharko du. Talde kopuru gehiena:  20 haur izango dira.

Argibide gehiago eta erreserbak:
visitas@petritegi.com edo 943 47 22 08