Haur eta helduek Idiazabal gazta ezberdinak dastatzen gozatu zuten Igor Zeberioren eskutik XIII. Sagar Uztan.
Ordiziako D’Elikatuz Zentroa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean, Idiazabal gaztaren kata gidatua ospatu zen 8-10 urteko haur eta helduekin XIII Sagar Uzta jaiaren barruan eta jarduerak 45 lagunen parte-hartzea izan zuen.
Haur eta helduek 4 gazta ezberdin dastatu zituzten eta gazta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasi zuten, besteak beste: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua.
Zalantzarik gabe, ahosabai guztientzako atsegina izan zen esperientzia.