PintxotxTxotx boladaren irekiera ospatzeko, Astigarragako tabernek  Pintxotx berezia eskaini zuten XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014ean, eta bertan, dultzainero eta trikitilariek alaituriko giro onaz eta sagardo berriarekin lagundutako pintxo berezien dastaketaz gozatzeko aukera izan zen.

Astigarragako Bukoi, Ekaitz, Ibai-lur, Ikatza, Irati, Kaizoku, Kizki, Kupela, Pastoriza, Sagartxo, The Robin, Txiki, Txotx eta Zipotza tabernak txotx irekieraren ospakizunera batu ziren eta Pintxotx berezi hau eskaini zuten.

EITB-ko “Euskal Herria Zuzenean” saioa ere bertan izan zen eta zuzeneko konexioa egin zuen Txiki tabernatik.