Datorren ostiralean, maiatzak 18, Alemaniako Hess eskualdeko eta Gipuzkoako sagardoak dastatzeko aukera izango da Usurbilgo Saizar sagardotegian, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, eta Usurbilgo sagardoaren lagunak elkartearen parte hartzearekin.

Fernando Vadillo enologoa izango da dastatzea gidatuko duena, Alemaniako eta Gipuzkoako sagardoen berezitasunak azalduko ditu bertan, Hess eskualdeko sagardogileekin batean.

Eguna: maiatzak 18, ostirala.
Ordua: arratsaldeko 8etan.
Non: Saizar sagardotegian.
Prezioa: 29 € (dastatzea + afaria).
Izen ematea: Saizar sagardotegian (943 36 22 28).

Igandean, Sagardo Eguna

Ostiraleko ekitaldia Usurbilgo sagardo Egunaren ekitaldien bueltan antolatu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Usurbilgo Sagardoaren Lagunak elkarteak. Sagardo Eguna igandean izango da, maiatzak 20, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Egunean bertan dastatze azkarrak izango dira Alkartasuna plazan Guillermo Castaños enologoa eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kideen eskutik. Sagardo Egunera doan jendeak aukera izango du sagardoaren inguruko oinarrizko ezaugarriak ikasi eta 3 sagardo desberdin dastatzeko, 10-15 minutuko dastatze azkarretan.

Iturria: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.