Sagardoaren Lurraldeak eta Idiazabal Lurraldeak azken urteotan elkarlanean jardun badugu ere aurrerapauso bat eman nahi izan dugu elkarlan horretan eta bisitariari ukaezina gertatuko zaion eskaintza turistikoa aurkeztera goaz: “Gazta eta Sagardoaren Lurraldeetako Pasaporte Gastronomikoa”, museo gastronomikoak, gaztandegiak, sagardotegiak eta ostatuak barne-hartzen dituen eskaintza.
Prentsaurrekoa datorren ekainaren 12an ospatuko da 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa Aretoan.
Prentsaurrekoaren ostean gazta eta sagardo dastaketa izango da.