Gazta dastaketa

Sagar Uzta egunean Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua ospatuko da Astigarragako Foru Plazan Ordiziako D’Elikatuz Zentroa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean Igor Zeberioren eskutik.

Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldearen arteko harremana sendotzeko eta bi lurralde hauetako kultura eta tradizioan oinarrituriko dastaketa gastronomikoa eskaintzeko helburuz, irailaren 29an, igandea, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua egingo da XIII. Sagar Uztaren barruan.

Dastaketa hau, haur eta helduei zuzendua dago eta usaimena, ukimena eta dastamenaren zentzumenak esnatu nahi ditu gazta ezberdinak dastatuz eta bakoitzaren ezaugarriak aztertuaz modu didaktiko eta ludikoan.

Ordutegiak eta adinak:

Irailak 29
11:00-11:30: 8-10 urteko haurrak.
11:45-12:15: 10-12 urteko haurrak.
12:30-13:00: Helduak.

Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com