Gipuzkoa Gastronomia da.
Gure itsasoak eta gure lurrak kalitatezko elikagaiak ekoizten dituzte eta gure sukaldariek, tradizioa eta berrikuntza bateratuaz, Gipuzkoako taberna zein jatetxeetan zerbitzatzen diren platerak bikainak izatea ahalbidetzen dute.
Gipuzkoako museo gastronomiko ezberdinen bitartez Gipuzkoako plazer ezberdinak ezagutzeko eta dastatzeko aukera dago, besteak beste, Idiazabalgo gazta, txokolatea, eztia, ogia, gatza eta nola ez, sagardoa.
Eskuratu Gipuzkoako museo gastronomikoen foiletoa.
Informazio gehiago Gipuzkoako Museoen atarian.