lizarraldeAstigarragako Gartziategi sagardotegiak irabazi du  Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen XIV. Sagardo Lehiaketa. Donostian ospatu den finalerako sei sagardotegi zeuden sailkatuta, eta hau izan da epaimahaiaren erabakia:

  • Gartziategi sagardotegia: 74,5 puntu
  • Altzueta sagardotegia: 73 puntu
  • Gaztañaga sagardotegia: 71 puntu

Beste hiru finalistek, Aburuza, Begiristain eta Olagi  sagardotegiek,  diploma bana jaso dute.

Aurtengo edizioko aldaketa nagusia epaimahaia sagardo dastatzaile adituek egin dutela izan da, eta ez, orain arte bezala, hainbat esparrutako ordezkariek. Epaimahaiko kide guztiak Fraisoroko Dastagunean ikasi eta diplomadun dastatzaileak dira, bertako dastatze paneleko partaideak:

  • Juan Zuriarrain: Kimikoa.  Enologia aholkularitzan teknikoa.
  • Fernando Vadillo: Enologoa. Enologia aholkularitzan teknikoa.
  • Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoro Ingurumen eta Nekazaritza Laborategikoa.
  • Guillermo Castaños: Biokimikoa eta enologoa. Elikagaien higienean irakaslea.
  • Xabier Kamio: enologoa. Enologia aholkularitza bateko arduraduna.
  • Irati Amondarain: enologoa.

35 sagardogile aurkeztu dira lehiaketara, aurten iaz baino bost gehiago, Gipuzkoako 17 herritakoak.

Koldo Lizarralde Nekazaritza eta Landa Garapeneko foru zuzendariak eta Iker Ruiz de Egino Turismoko zuzendariak eman dizkiete sariak irabazleei.

  • Lehen saria: 3.000 euro, garaikurra eta txapela.
  • Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra.
  • Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra.