FraisoroZizurkilen dagoen Fraisoro Eskolak Hazirekin batera antolatuta, “Fruta-arbolak inaustea eta landatzea” ikastaroa ospatuko da azaroaren 11n aurrera. Aitor Etxeandiak (Sagarlan) eskainiko du ikastaroa arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Azaroararen 11n hasita, hilaren 11, 12, 25, 26 eta 27an elkartuko dira parte-hartzaileak. Abenduan berriz, aurreikusita dago ikastaroa 9an, 10ean, 11en, 16an, 17an eta 18an izango dela. Urtarrilean, lau egunetan elkartuko dira 8, 13, 14 eta 15ean.

Ikastaroan klima, moforlogia, lurra, PH-a eta lurraren egitaraua, honen prestaketa, landaketa, txertaka, jateko sagarraren barietateak, sagardotarako sagarra, heldutasuna eta gaixotasunak landuko dira, besteak beste.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, Fraisoro eskolako 943692166 telefonora deitu edo fpefraisoro@hazi.es helbidera idatzi. Ikastaroa euskaraz izango da, taldea osatzen bada. Bestela, gaztelaniaz egingo dute.

Iturria: El Diario Vasco