Red de Museos Enogastronomicos de EuskadiAbenduko zubian zehar (abenduak 6-8), Gabonetako Azoka 2016 ospatuko da Ficoban (Irun) eta Sagardoetxea bertan izango da Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearen stand-ean erakusketari moduan.

Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), D’Elikatuz Zentroa (Ordizia), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), Txakolingunea (Bakio) eta Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa (Laguardia) museoekin batera, Sagardoetxeak familientzako sagarren tailerra eskainiko du.

Hauek dira tailerren egunak eta ordutegiak:
Abenduak 6 (asteartea):
11:00-12:00: Familientzako tailerra Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren eskutik.
Arratsaldean: Familientzako tailerra Txakolingunearen eskutik.

Abenduak 7 (asteazkena):
11:15-12:15: Familientzako tailerra Gaztaren Interpretazio Zentroaren eskutik.
19:30-20:15: Familientzako tailerra D’Elikatuz Zentroaren eskutik.

Abenduak 8 (osteguna):
11:00-11:45: Familientzako tailerra Igartubeiti Baserri Museoaren eskutik.
16:00-17:00: Familientzako tailerra Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoaren eskutik.