Abenduaren 21ean, asteazkena, Santo Tomas eguna ospatuko da Donostian Donostia / San Sebastian Festak-ek antolatuta eta aurten, berrikuntza bezala, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Tailerrak izango dira familientzat Zuloaga plazan. Sagardoetxea Museoak, familientzako “Sagarren tailerra” eskainiko du.

Museo Enogastronomikoen Sarearen proposamena familiei (helduak eta 3-12 urte bitarterako haurrak) zuzendua dago eta honakoa da egitaraua:

EGITARAUA:
10:30-11:30: Ordiziako D’elikatuz Zentroaren elikadura osasungarriari buruzko “D’elikatuz Mokau batean” tailerra.
11:30-12:30: Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoaren “Artoaren iraultza” tailerra.
12:30-13:30: Idiazabagalgo Gaztaren Interpretazio Zentroaren “Gazta dastaketa familian” tailerra.
16:00-17:00: Bakioko Txakolinguneren “Txakolina eta muztioa familiartean dastatzea” tailerra.
17:00-18:00: Astigarragako Sagardoetxearen “Sagarren tailerra”.

LEKUA: Zuloaga plaza