Ardoaraba 2015_3Abenduko zubian (abenduak 5-8) Gasteiz-en Ardoaraba, Ardoaren Azoka ospatuko da eta Arabar Errioxako eta Aiaraldeako ardandegi-jabek beren zukuak eskainiko dituzte bisitariek gozamenerako.

Aurten, berrikuntza bezala, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea Ardoaraban izango da eta enoturismoa eta gastronomiarekin erlazionaturiko jarduera, tailer eta dastaketa ezberdinak eskainiko zaizkie bisitariei:

Larunbata, abenduak 5

11:30-12:00
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa)
Tailer honetan baserritarrek artoarekin egiten zituzten lanak ezagutuko dituzte familiek eta sortze-taller bat egingo dute hosto eta arto-aleekin. Amaitzeko, artoarekin egindako janaurreko bat prestatuko dute modu ezberdin eta dibertigarrian.

12:05-12:35
D´Elikatuz Zentroa (Ordizia, Gipuzkoa) eta Gaztaren Interpretazio Zentrua (Idiazabal, Gipuzkoa)
Tailer honetan Idiazabal gazta nola dastatzen den ikasiko dute familiek, gazta ezberdinak (naturala, ketua eta ondua) ezagutuko dituzte eta amaitzeko epaimahai bilakatuko dira puntuak eman eta gaztarik onena aukeratzeko.

12:40-13:10

13:15-13:45

Igandea, abenduak 6

11:30-13:00
Gorrotxategi Konfiteri Museoa (Tolosa, Gipuzkoa)
Gorrotxategi familiak bere sekretuak kontatuko dizkizu Tolosako gozorik ospetsuenetarikoa dena ezagutzeko: teila. Raga Gorrotxategi familiako artisau-maisuak gidatuta, Tolosako teilak egiteko aukera izango duzu gero etxera eraman eta zure familiarekin partekatzeko. Orea egin, labean sartu eta forma eman. 3 pauso sinple hauekin parte-hartuko duzu prozesuan.

13:15-13:45
Txakolingunea (Bakio, Bizkaia)
Bakioko txakolinaren dastaketa. Txakolinaz gain, txuria, gorria edo “oilar begia” eta beltza dastatzeko aukera izango da, hain ezagunak izan ez arren, bereziak izaki.

Astelehena, abenduak 7

11:30-12:00
Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa (Laguardia, Araba)
Familia osoarentzako tailer sentsoriala egingo da usain eta ardoaren koloreen azterketarekin eta amaitzeko Arabar Errioxako ardoaren dastaketa eta gazteentzako muztio dastaketa eskainiko dira.

12:05-12:35
Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Astigarraga, Gipuzkoa)
Sagardoa egiteko erabiltzen diren sagarrak ezagutuko dituzu: Txalaka, Goikoetxe, etb. Sagar muztioa egingo dugu eta sagardo naturalik onena dastatuko dugu.